BAINUGELAK 2017

30 Abe BAINUGELAK 2017

Urtearen hasiera une egokia da etxean berrikuntzak egiteko. Zure bainugela berritzea pentsatzen ari bazara, jarraian  azken modan edukitzeko idei batzuk azalduko ditugu. 2017an koloreetan, ehunduretan, materialetan, altzarietan…  jarraituko diren joerak erakutsiko dizkizuegu.  Aspalditik, bainugela garrantzi handia lortu du gure etxeetan eta funtsezko bazterra izatera heldu da, erlaxatzeko eta gozatzeko tokia. Horregatik, azaltzen diren azken idei guztiak familiarentzako leku egokia lortzeko pentsatutak daude, beti xehetasun guztiak kontuan hartzen.

KOLOREAK

Dudarik gabe pastel tonuak protagonistak izango dira datorren urtean. Tonu argiak dira, eta beraz aproposak giro erlaxatu bat lortzeko. Haien artean, pastel arrosa, zeru-urdina, berde argiak… aukera ahal dituzu. Beste kolore batzuekin elkartu nahi badituzu, grisa eta zuria gomendatzen da. Ia guztiarekin konbintzen duten koloreak dira eta tonu pastelak indartzea lortuko duzu.  Ez ahaztu aukeratzeko momentuan bainugelako altzariekin konbinagarriak izatea.

ba-os-rosa-tendencia bano-color-aguamarina-clara

LERRO ERRAZAK ETA ZUZENAK

Gaur egungo bainugeletan sinpletasuna gainezkatzen da. Diseinu zuzenak bainugelaren lekua handitzeko,  giroa gainkargatu gabe.  Sinpletasun hori ez du bainugela aspergarri eta huts bat esan nahi, baizik eta toki erlaxatu eta eroso bat.

bano-minimalista-con-iluminacion-natural 7615b91c37e900725b4a36d5db262e5c

AZULEJOAK

Pareta eta zoruentzako  azulejoak estanpatuekin joan den urtean baino indar gehiago izango dute.  Indar asko ekartzen dute giroari eta bainugelako monotonia hausten dute. Bai zoruan edo bai paretan eralbitzea gomendatzen dizuegu baino ez da komenigarria bietan batera egitea, apur bat gainkargatuta gera daitekeenez gero.  Bainugela txikia baduzu eta azulejo hauek paretetan jarri nahi badituzu, estanpatuekin pareta bakarra apaindu ahal duzu eta beste pareak beste kolore batekin.

88b96a1e7e2700da4bf2ba2fc58d7dfb revestimiento-bano_ceramica-fioranesebano-azulejos-pena

DUTXA-PLATERA

Egia da bainuontziak oso ondo gelditzen direla eta ukitu berezi bat emanten diotela bainugelari, baina dudarik gabe  dutxa-platerak gehiago nagusitzen ari dira azkenaldian. Bere funtzionaltasuna eta erosotasuna ukaezinak dira, eta bainugelan toki gehiago edukitzea baimentzen dute. Gainera, aldi bakoitzean dutxa handiagoak egiten dituzte eta diseinu landuagoekin.

004_04169_00_tf_web_big ecoducha-10

EGURRA

Berrikuntzei eta merkatuan atera diren egur bereziei esker, gaur egun bainugeletan egurra gehitu ahal da, duela urte batzuk ezinezkoa zena eremu horren hezetasunagatik besteak beste.  Zeramika ezin hobeki antzeratzen duten produktuak ere badaude eta egurraren desabantailak saihesten dituzte.  Bere ikuste-efektuarekin harrituko zara.

cuarto-de-bano-con-madera baldosa-suelo-cuarto-de-bano

Eman dizkizuegun ideiak gusta dakizkizuela espero dugu eta zuen bainugelak berritzen dituzunean kontuan har ditzazuela. Iturrian zeramika, azulejo, altzari… aukera zabala dugu. Haien artean zure gustura gehiago estutzen direnak aurkituko dituzu. Ez ezazu informazio gehiago galdetzeko zalantza egin.

imgp7914

Gure sare sozialetan berritasun gehiagoren buruz informa zaitezkete. Facebook, Twittter eta Instagram.

Itxaroten dizuegu!

 

Iritzirik gabe

Zure itritzia utzi