Bainugelak

BAINUGELAK

Lehen solairuan kokatuta, gure erakusketan bainugelako altzari eta gainazalen azken joerak aurkituko dituzu. Sektoreko fabrikatzailerik esanguratsuenekin lan egiten dugu.

Manparak ditugu, dutxako platerak, konketak, txorrotak, eta mota guztietako osagaiak, komun ontziak, kakoak, alfonbrak zein gortinak.

Aurkitu Iturrian zure bainugelarako behar dituzun altzari guztiak, komun ontzi berritzaileekin kalitate eta diseinuari dagokionez, askotariko lerroekin, estilo neoklasikoetatik abangoardistetara.