Burdindegia

BURDINDEGIA

Iturria burdindegi profesionaleko artikuluen aukera zabala aurkituko duzu, esku tresnak, nibelak, azulejoa moztekoak, eraikuntzako lanabesak eta beste erreminta eta osagarri batzuk, hala nola zulagailuak, lixagailuak, disko makinak, hidrogarbigailuak edo xurgagailu industrialak. Garbitzeko produktuak ere aurkituko dituzu, eta hainbat xedetarako produktu kimikoak, esaterako zementua kentzekoa, oxido-bihurtzaileak.

Horrez gain, plastikozko zein metalezko sareta mota ugari ditugu.

Milwaukee, Bellota, Rubi, Valles, Desa, Celo, Fila eta antzeko markekin egiten dugu lan.