Etxetresna elektrikoak, altzariak edo zeramika. Iturrian, sukalderako guzti-guztia dugu. Ezin konta ahala aukera dituzu gure 2.000 m2-ko erakuslekuan. Ezin konta ahala aukera dituzu gure 2.000 m2-ko erakuslekuan.
Sukaldeak
Kalitatea eta izaera: SUKALDEAK

Chef on batek sukalde on bat behar du; Iturrian, bermatuta duzu. Gure sukaldeak zure beharretara, gustuetara eta aurrekontura egokitzen dira. Tonalitate eta material guztietakoak ditugu; beti amestu duzun sukaldea izango duzu.

Aurreproiektua

Zatoz gurera, eta ikusi zenbat aukera ditugun zure sukalderako. Diseinuaren eta funtzionaltasunaren arteko oreka perfektua aurkituko dugu, eta zuretzako eta zure etxerako egokiena den sukaldea lortuko dugu.

Neurtzea eta aurrekontua egitea

Gure profesionalek espazioa neurtuko dute, eta adituen ikuspegia emango dizute zuretzako eta zure sukalderako egokienak diren altzariak aurkitzeko. Gero, zure aukeraketarekin bat datorren aurrekontu bat egingo dugu, zure beharretara egokituta.

Muntatzea eta erabiltzea

Zuk aurrekontua onartu ondoren, dena gure esku geratuko da. Beti amestu duzun sukaldea muntatuko dizugu; zure ardura bakarra hura erabiltzea izango da. Eta gogoan izan: finantzaketa-eskaintza esklusiboak ditugu.
Gure sukaldeak
Izaera duten sukaldeak, zure gustura egindako sukaldeak

Sukaldea duzunean, Zeramika aukeratu behar duzu

Minisukaldeak
Edozer espaziotara egokitzen diren sukaldeak, malguak eta funtzionalak

Sukalde batean behar duzun guztia espazio txiki batean. Minisukaldeak altzari modular bat dira, eta jartzeko prest daude. Ez duzu obrarik egin behar. Bikainak dira txokoetarako, lorategietarako eta are pisu txikietarako ere. Zatoz ezagutzera; bat aukeratu eta etxera eramango dizugu!