Materiala
Konfiantzaz eraikitzen

Zure gertuko eraikuntza-biltegia gara. Hornitzaileen sorta handia dugu, eta zure obrarako aukera onenak eskainiko dizkizugu. Kalitate handieneko materialak ditugu. 90 urte baino gehiago daramatzagu sektorean, eta Gipuzkoako zenbait igeltsero-belaunaldiren hornitzaileak gara.

Iturrian, eraikuntza-materialen stock handia dugu. Aholkatu egingo zaitugu, eta bilatzen ari zaren horretara ondoen egokitzen diren aukerak eskainiko dizkizugu.

1

OBRA ETA AGREGAKINAK

Zaku mota guztiak ditugu, bai eta obra-materialen aukera zabala ere. Eraikuntzarako behar duzun guztia dugu, eta, esperientzia handiko profesionalek zure obrarako zein material behar duzun gomendatuko dizute.

Furgonetan eramateko 25 kg-ko zakuak edo kamioian eramateko 1.000 kg-koak.

2

ERREFORTZU-ALTZAIRUA

Errefortzu-altzairua eraikuntzaren muina da, eraikin baten ardatza, eta forjaketan, zimendatzeetan, eraikuntzan edo obretan erabiltzen da. Habeak, zutabeak, sareak, kutxatilak, parrilak eta zapatak dira errefortzu-altzairuaren elementu ezagunenetako batzuk.

Kalitate handienekoa izan behar dira, horren araberakoak izango baitira eraikin baten sendotasuna eta egonkortasuna.

3

ISOLAMENDUAK

Hotzetik eta berotik babestea; etxea kanpo-zaratatik isolatzea. Isolamenduak ezinbestekoak dira eraikuntzarako, eta askotariko aukerak, lodierak eta markak ditugu stockean.

Funtsezkoa da etxe bat eraikitzen ari garenean iragazteak eta zubi termikoak saihestea. Aldi berean, isolamenduei esker, gure bezeroen ongizatea bermatzen dugu, kanpo-zaratatik babestuta baitaude.

4

TRENKADAK

Trenkadak ezinbestekoak dira espazioak bereizteko; horiek azkar eta erraz jarri ahal izatea da arrakastaren gakoa. Iturrian, aholku bikainak emango dizkizugu, eta profil egokiak eta horiek jartzeko tresna onenak gomendatuko dizkizugu.

5

PREFABRIKATUAK

Behar duzun guztia dugu, eta kalitatezko prefabrikatuak ditugu. Eraikineko askotariko zatietarako hormigoizko habeak eta ebakuazio-produktuak, kasu. Baita horma-txapelak, kutxatilak eta leiho-isurki polimerikoak ere.

6

KANPOKO ISOLAMENDU TERMIKOKO SISTEMA

Fatxada kanpotik termikoki isolatzeari esker, dirua eta energia aurrezten dira; horregatik, kanpoko isolamendu termikoko sistemak sortu dira. Fatxadak eraikin baten aurkezpen-gutunak dira, bai kanpora, bai barrura, eta bertan bizi direnak fatxaden kalitatearen mende daude.

Hori horrela, Iturrian, kanpoko isolamendu termikoko sistema ugari ditugu gure bezeroen ongizatea bermatzeko.

7

ESTALKIAK

Xehetasunak oso garrantzitsuak dira; horregatik, eraikin bikain bat amaitzeko, ezin gara estalkiez ahaztu.

Marka onenetako materialak ditugu; fenomeno atmosferikoek eragindako korrosioa eta narriadura oso ongi jasaten dute. Zatoz Iturriara eta ikusi zer daukagun zuretzako eta zure eraikuntzarako.

HORNITZAILEAK