Burdineria
Zure proiektuak egiteko behar duzun guztia!

Iturrian, tresnen, makineriaren eta materialaren sorta zabala dugu, zure eraikuntzak egin ditzazun. Dela giltza ingeles bat, dela ahalmen handiko zulagailu elektriko bat. Dena zure esku eta profesional onenen eskutik; zuretzako onena zer den aholkatuko dizute.

TRESNAK ETA MAKINAK

Negozioa zaintzeko, tresna zaindu behar da.

Sektoreko prestigio handieneko marka ugari. Kalitate handieneko tresnak eta makinak eskaintzen dizkizugu, bai eta horien konponketa ere.

Izan ere, negozioa zaintzeko, tresna zaindu behar da.

FINKAGAILUAK ETA TORLOJUTERIA

Finko eta seguru

Brikolariaren ezinbestekoak Iturrian, finkagailuen eta torlojuteriaren hamaika aukera ditugu. Ezagutu gure brikolaje atala eta zure proiektuetarako aukera onena aurkitzeko aholkatuko zaitugu.

LANEKO ARROPA

Gure laneko arropa obrako aliatu onena izango duzu

Lan gogorra egiteko, jantzi gogorrak behar dira. Horregatik, laneko arroparen sorta handia dugu. Zure jantziak bikainak izango dira une oro, eguraldia dena dela ere eta zeregin bakoitzean.

ITSASGARRIAK

Zurekin bat

Gure burdindegian, eraikuntza- edo brikolaje-proiekturako behar duzuna aurkituko duzu: silikonak, aparrak, kolak eta itsasgarriak, besteak beste.

Merkatuko marka onenak ditugu, eta zure proiektu eta aurrekontura egokituko gara.

PINTURA

Zure etxea koloreztatuz

Zure proiektuak koloreztatzeko behar duzun guztia. Iturrian, pintura egiten dugu. Zuk nahi duzun kolorea aukeratu behar duzu, eta guk egingo dugu.

Kanporako, barrurako eta egurrerako pinturak ditugu, bai eta tratamendu berezietarako pinturak (esaterako, hezetasunak) eta iragazgaizteko pintura ere. Gainera, tresnen sorta handia eta margotu aurreko euskarria prestatzeko behar duzun guztia dugu. Zatoz eta lagunduko dizugu.

ALOKAIRUA

Gure obra-tresnak aldi baterako zureak izango dira

Zuk erabiltzeko tresnaz eta makineriaz betetako atal bat dugu. Une jakin batzuetan, gauza puntual bat bada eta ez baduzu erosi nahi, utzi egingo dizugu! Obra txikirako eta brikolajerako dira; beraz, hormigoi-makina bat edo lixatzeko makina bat behar baduzu, Iturria horiek alokatzeko toki bikaina da.

HORNITZAILEAK