ATEAK

Zure etxerako ateak zabalduko dizkizugu

Zuriak edo beltzak, eraisgarriak edo lerragarriak, egurrezkoak edo kristalezkoak. Zure etxea den bezalakoa dela ere, mota eta kolore askotako ateak ditugu. Kalitate handiko eta diseinuko ateak. Zuk aukeratu!

ARMAIRUAK

Zure neurrirako armairuak

Ordenaren gakoa armairuak dira eta, horregatik, Iturrian, neurrira egiten ditugu. Horrela, espazioa optimizatzeaz gain, etxea antolatuta izango duzu.

Koloreen eta materialen sorta handia dugu zuretzat. Zu aukeratzeaz bakarrik arduratu behar zara; gainerakoa guk egingo dugu.

ZORUAK

Indarrez zapaldu

Diseinu klasikoenetik garaikideenera, Iturrian nazioartean izen handia duten markekin lan egiten dugu bezero bakoitzaren gustuetara egokitzen diren zoru motak ditugula bermatzeko. Zoru laminatuak, portzelanazkoak, binilozkoak, tronadura, geruza askoko parketa eta egurra imitatzen duen baldosa ditugu. Zure etxeko zorua dotorea eta iraunkorra izateko behar duzun guztia.

LEIHOAK

Mundura ematen duen leihoa

Argia, bistak eta etxeko tenperatura; leihoek bizitza ematen diete zure paretei, zure etxeari. Leiho bertikalak, balkoiak eta sabai-leihoak ditugu; sorta handi bat, zure etxetik bertatik inguruan duzun guztiari begira diezaiozun.

TERRAZA

Terrazan, inon baino hobeto

Terrazari garrantzia ematea, etxeari garrantzia ematea da. Aprobetxatu ondo hainbeste gustatzen zaizun toki hori; biziberritu ezazu eskaintzen dizugun guztiarekin. Bihurtu terraza chill out, giro onenarekin. Terrazako altzariak, toldoak eta lorezaintzako guztia ditugu. Soropil artifizialaren eta soropil naturala zaintzeko tresnen sorta handia dugu.

BEROKUNTZA

Ez dago etxeko beroa bezalakorik!

Ez dago etxeko beroa bezalakorik!

Iturrian, gure bero guztia eman nahi dizugu eta, gainera, etxeraino eraman. Zatoz berogailuen eta estufen sorta handia ikustera, zure etxeak behar duzun berotasuna izan dezan.