Familia-enpresa bat izatetik, familia handi bat izatera

1895

Ceferino Iturria Etxeberria Lesakan jaio zen.

1914

19 urte zituela Estatu Batuetara joan zen, eta ingelesa ikasi zuen.

1915

Eraikuntzan lehen urratsak egiten hasi zen, eta nagusien eta langile euskaldunen arteko ulermen-lanak egiten zituen.

1924

Estatu Batuetatik bueltatu eta Irunen ezarri zen.

1929

Eraikuntzaren gorakada aprobetxatuta eta Estatu Batuetan ikasitakoa aplikatuta, Iturria sortu zuen.

1944

Semea hasi zen, Iturriatarren bigarren belaunaldia. Hura sartzearekin batera, negozioa egonkortu eta hazi egin zen.

1973

Iturriatarren hirugarren belaunaldia hasi zen. Urte horietan, Iturriak nabarmen lagundu zuen Bidasoa eskualdeko eraikuntzan, eta erreferente bihurtu zuen enpresa hirian.

1999

Bentak auzora lekualdatu ginen, eta handitu egin genuen Iturria. Gainera, negozio-ildoak handitu genituen, gure bezeroen behar guztiei erantzun ahal izateko.

2008

Laugarren belaunaldia lanean hasi zen eta, harekin batera, proiektu berritzaile eta merkatuko joerei jarraitzen dieten hornitzaile berriak sartu ziren; baina, gure betiko muinari fidel gatzaizkio.